Eskuratu bi sarrera 'Imanol jazz' ikusteko

Eskuratu bi sarrera 'Imanol jazz' ikusteko

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Larunbatean, Azkuna Zentroan, Imanol jazz ikuskizunerako bi sarrera bikoitz (4 sarrera guztira) zozketatuko ditugu.

Lau haizetara kantatu zuen Imanolek. Kantari honen itzala ondo ederto gogoan gordetzen da euskal kantagintzaren transmisioan. Kantu ederrak ziren bizitzari eskainiak. Kantuak interpretatzeko dohain berezia zuen eta poesia kantu liluragarri bihurtzeko trebezi handia. Iñaki Salvador eta Karlos Gimenez piano-jotzaileak Imanolen bandan aritu ziren urte luzez.

Orain kantariaren errepertoriorik ederrenak hartu eta moldatuko dute ikuspegi berri eta sentiberatik. Bi piano aurrez aurre eta bi ahots eszenan; Ainara Ortega eta Petti. Emozionatzeko prest. Musika eta poesia. 2015eko Loraldian Laboa Jazz estreinatu zen, edizio honetan ildo beretik abiatuko dira Imanolen izena eta izana tauletara eramateko.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.