Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Ostiralean, Itsas Museoan, Isturitzetik Etiopian barrena ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu.
Joxanton Artzeren “Isturitzetik Tolosan Barrena” eta Bernardo Atxagaren “Etiopia” izango dira ikuskizun honen literatura pasarteen sostengua. Beñat Goitia eta Adrian Puck DJ musikariek emanaldiaren soinu banda sortuko dute. Euskal arte kostunbristaren eta abangoardiakoaren arteko talkatik sortutako pasarte atmosferiko hauek bustiko dituzte poesiaren tarteak. Irudiari dagokionez Aitor Zarzuelok zuzendutako “Desparaisua” izeneko laburmentraia ikusgai izango da. Kantak, hitzak eta irudia. Diziplina anitzeko kontzertu literario teatralizatua. Gaurko abangoardiako testigantza ematen duen gazte sormena.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.