Eskuratu bi sarrera Manolo Garcíak Bilbao Arenan emango duen kontzerturako

Eskuratu bi sarrera Manolo Garcíak Bilbao Arenan emango duen kontzerturako

EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 5 sarrera bikoitz eskuratu ditu azaroaren 10ean, larunbata, 21:00etan, Bilbao Arenan Manolo Garcíak eskainiko duen kontzerturako. BBK Live jaialdirako, Bilbao Basketen partiduetarako edota Isabel Pantojaren kontzerturako sarrerekin egin bezala, oraingoan ere, sarrera hauei uko egin die koalizioak, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.