Eskuratu bi sarrera 'Oteizak 110' ikusteko

Eskuratu bi sarrera 'Oteizak 110' ikusteko

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Igandean, Euskalduna Jauregian, Oteizak 110 ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu.

Kukai + Tanttaka
Dantza + ikus-entzunezkoak

Kukai dantza taldeak Oteiza berreskuratuko du, ikuskizun berri bat egiteko. Espazio berezietan (antzokitik at) plazaratzeko koreografia da. Euskalduna Jauregiko hormetan Oteizaren arte lanak proiektatuko dira eta publiko artean kokatutako 5 dantzarik koreografia berri bat eskainiko digute Oteiza gogoan. Ikuskizun bakarra (ez da berriro errepikatuko). Dantza Sari Nazionala irabazi ondoren Kukai dantza konpainiak artea eta dantza garaikidea ekarriko du eszenara.

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Dantzariak: Kukai Dantza (Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena)
Musika: Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Mikel F. Krutzaga
Irudiak: David Bernues
Eszenografia: Fernando Bernues

 

Emanaldi hau beste ordu hauetan ikus daiteke ere: 11:30etan eta 12:30etan (hiru aldiz errepikatzen baita). Gure sarrerak 13:30ean hasten den emanaldirako izango dira