Eskuratu bi sarrera 'Sagartu' ikusteko

Eskuratu bi sarrera 'Sagartu' ikusteko

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Larunbatean, Campos Antzokian, Sagartu ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu.

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da.

Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.