Gaur, hilak 24, Errigorak hasiera eman dio Euskarari Puzka kanpainari. Nafarroa erdi eta hegoaldeko lurretan, Ager eremuan, hain zuzen ere, lantzen dituzten produktuen saskiak saltzen dituzte. Saski bakoitzaren balioaren %25 zuzenean bideratzen da Ager eremuko euskalgintzara, bertako euskalgintza indartzea helburu izanda.
Uriolak baditu bi saski salgai zozketatzeko. Saski berdea, produktu tipikoak eta berritzaile batzuk dituena, den-denak ekologikoak, eta saski gorri berria, produktu bereziagoz osatua, eguberriekin gehiago lotzen direnak. Bi bide daude zozketan parte hartzeko: Uriolako webgunetik edo link honetan dagoen formulariotik. Ez galdu aukera hau, eman izena azaroaren 21a baino lehen!
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.