Eskuratu Gidatutako hastapen tour-erako gonbidapen bikoitza

Eskuratu Gidatutako hastapen tour-erako gonbidapen bikoitza

Azaroaren 23 eta 24an Beerbao Fest Euskalduna Jauregira itzuliko da. Nazioarte mailan entzutetsuenen artean dauden 100 garagardo baino gehiago ekarriko ditu Bilbora 30 ekoizle baino gehiagoren eskutik.
 
Eskuratu gidatutako hastapen tour-erako gonbidapen bikoitza. Gidari batek lagunduta, 30-45 minutuko bisita egingo da jaialdian zehar, ekoizle batzuk ezagutu eta bost garagardo probatuta.
 
Euskarazko tour-en ordutegiak hauexek dira:
 
Ostirala, azaroak 23, 19.00h 
Larunbata, azaroak 24, 13.00h
Larunbata, azaroak 24, 18.00h 
(10 minutu lehenago Euskalduna barruan egon behar da)
 
Irabazleak aukeratu ahal izango du ze ordutegitan joan nahi duen. Gonbidapena Euskalduna Jauregiko takillan jasoko da. (Gonbidapena tour-erako da, baina ez du tour-a bukatu eta gero, jaialdian doan geratzeko aukera ematen).

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.