Eskuratu Gorka Suaiaren 'Piztu! Mixtape' disko berria

Eskuratu Gorka Suaiaren 'Piztu! Mixtape' disko berria

Gorka Suaia gasteiztarrak bere azken urteetako ibilbidea, kanta berriak eta erremixak biltzen dituen diskoa plazaratu zuen iazko azaroan. Dancehall, dub, jungle eta raggamuffin bezalako estiloak elkartuz, "musika subertsiboa eta kontrainformatiboa" egiten du Suaiak, "musika gizarte aldaketarako tresna" izan daitekeela pentsatzen baitu. 'Piztu! Mixtape' diskoan euskal reggae eta hip hopean erreferente diren hainbat artistak hartu dute parte. Kimo Soundz DJak nahastu eta Taupaka euskal sortzaileen elkarteak argitaratutako lana da.

gorkasuaia.eus

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.