Solokoetxeko BHIko familiek Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzeko deia egiten dute

uriola.eus 2014ko aza. 5a, 09:19

Euren seme-alaben osasuna babesteko orduan, erakundeek ez dutenez "inolako erantzunik ematen", gaur, arratsaldeko 16:00etan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren aurrean elkarreratzea egingo dute Solokoetxeko BHIko familiek. Ekintza honen bidez, Hezkunza sailari eskatuko diote Solokoetxeko igogailuan jarritako antenetatik euren umeek" jasotzen dituzten erradiazio elektromagnetikoetatik babesteko neurriak har ditzala".

Irailaren 25ean egindako protestaldi "arrakastatsuaren" ostean, ikasleen %75 ez zen eskolara joan, erakundeen erantzun falta, bai Udalarena bai Eusko Jaurlaritzarena, salatu dute Solokoetxe BHIko gurasoek.

Udalak martxan zen Jarraipen Batzordea bertan behera utzi du eztabaidak "teknikoa izatetik politikoa izatera jo duela" ulertzen dutelako. Gurasoen esanetan, "euren esku zegoen guztia egin dutela esan digute eta besterik egiterik ez dutela".

Hezkuntza saileko ordezkari Ana Isabel Ferrik Eusko Jaurlaritzak Solokoetxe ikastetxean "pantailarik ez duela jarriko esaten du" eta era horretan, Gasteizko Ibaiondo ikastetxearen aldean "iraindu egiten gaitu, bertan pantaila jarri baitzuten, erradiazio maila baxuagoa egonik".

Gurasoen aburuz, Eusko Jaurlaritza "ez dago prest" Eusko Legebiltzarrak 2014ko otsailaren 6an aho batez onartutakoa ezartzeko, hau da, Europar Kontseiluko 1815 ebazpenarekiko atxikimenduari eusteko (0,1 umw/cm2). Ebazpen honek biztanleriaren osasuna babesten du zuhurtzia printzipioan oinarrituta.

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritza "ez dago prest erradiazioa txikiagotzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko edo erradiazio elektromagnetikoei buruzko informazio zehatza emateko".

Azken datuak

Aurreko urriaren 28an, Bihotzean auzo elkartearekin batera emandako hitzaldian, Ceferino Maestu Unturbe Madrileko Unibertsitate Politeknikoko laborategiko zuzendaria izan zen hizlari gonbidatua La Bolsa auzo etxean. Berari esker, Solokoetxeko auzotarrek osasunean erradiazio elektromagnetikoek eragiten dituzten arriskuak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.

Ikastetxeko zenbait gunetan neurriak hartu ostean, kasu batzuetan "oraindik 12uw/cm2 neurrikoak direla egiaztatuta", ikastetxe barruan arriskuak gutxiagotzeko neurri batzuen berri eman zuen Maestuk. Bestek beste, honako neurri hauek:

- Wifia barik, kable bidezko interneta erabili.

- Alanbre bako telefonoen ordez, kabledunak erabili.

- Sakelakoak ikasgeletara ez eraman eta eramanez gero, itzalita eduki.

- Erradiazio gune nabarmenena mugatu eta ez erabili.

- Erradiazio gehien duten ikasgeletako ikasleak beste ikasgela batzuetan kokatu.

Gurasoek zuzendaritzara jo dute neurri hauek "ahalik eta arinen ezartzeko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari ikastetxean pantailak jartzeko eskatzeko".

Maestu adituak azaldu zuen bezala “gure sistemak oreka gaitasuna du, baina maila batera helduz gero, atzerakorik ez duten aldaketak gertatzen dira”. 0,1uw/cm2-tik gora, baita maila baxuagoetan ere, gizakien sisteman aldaketak sortzen dira: DNAren aldaketak, umeen leuzemiak, tumoreak, loaldiaren aldaketak, nekea, elektrohipersentsibilitatea…

Solokoetxe BHIko gurasoen erronka "denon artean hori ez gertatzea lortzea" da. "Ez dugu nahi gure seme-alabak egunen batean estatistiketan agertzerik, sasoiz egin beharrekoa ez egiteagatik".

 

 

[2014/10/28] Antenen elektromagnetismoak osasunean duen eragina mintzagai

[2014/09/25] Ikastetxe osoan berehala pantaila ezartzeko eskatu dute Solokoetxeko ikasle eta gurasoek

[2014/09/25] Solokoetxeko ikastetxea pantailak jartzeari uko egin dio EAJk, 23.000 euroko kostua izan

[2014/09/24] Iraileko Udalbatzarra, mozioak: merkataritzaren ordutegien liberalizazioa, Solokoetxeko antenak, OHZn hobariak, Bilbao Kirolak

[2014/09/03] Solokoetxeko ikasleak ostegunean ez dira klasera joango antenen erradiazioa salatzeko

[2014/06/18] Beste aste batez Solokoetxeko antenak kentzea galdegingo dute gaur arratsaldean

[2014/06/11] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean elkarretaratzea egingo dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/06/05] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean beste elkarretaratze bat

[2014/06/04] Telefonia antenak direla eta, zuhurtasun printzipioaren aplikazioa eskatuko dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/05/28] Solokoetxeko auzokideek elkarretaratzea egingo dute igogailuko antenak kentzea eskatzeko