Udal Musika Bandak DYA elkartearen omenezko kontzertua eskainiko du arratsaldean

uriola.eus 2016ko ira. 23a, 08:00

Sentsazioen bidaia izeneko kontzertua 19:00etan izango da Azkuna Zentroan eta aurten 50 urte betetzen dituen DYA elkartea omenduko du.

Udal Musika Bandak 2016-2017 denboraldiko bigarren kontzertua eskainiko du ostiralean, irailak 23, arratsaldeko 19:00etan Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. Ekitaldi berezia izango da, aurten 50 urte betetzen dituen DYA elkarteari omenaldia egingo baitzaio.

Sentsazioen bidaia titulupean, Bandako 45 musikarik baino gehiagok, Jose Rafael Pascual Vilaplanaren (Bandaren Zuzendari titularra) zuzendaritzapean, errepertorio zabala eskainiko diete era guztietako entzuleei. Kontzertuan Ferrer Ferran, E. Whitacre, D. Wilson, M. Camphouse, G. Ruano eta C. Peralesen lanak interpretatuko dira eta sarrera doakoa izango da.

Bigarren kontzertu hau Bandarekin bidaiatuz izeneko programaren barnean kokatzen da. Programak soinu ekipaje eklektiko, askotariko eta eskuzabal bat eskaintzen die ikusleei, modu intelektual eta artistikoan hazi ahal izango direnak, ez baitago ezagutza hoberik gizatasunez eta konplizitatez blaitutako kultura baino.