“La Singla” flamenko-dantzari mitikoari buruzko dokumentala proiektatuko da bihar

uriola.eus 2024ko eka. 5a, 12:04

Argazkia: filmaren fotograma.

Indautxuko Ekitaldi Aretoan proiektatuko da bihar Antonia Singla dantzari gormutuaren istorioa kontatzen duen filma.

Bere ospearen gailurrean, 17 urterekin, desgertu zen arrastorik utzi gabe 60. hamarkadako ijito-dantzarien arteko mito bihurtu zen Antonia Sigla. Paloma Zapatak idatzi, zuzendu eta koproduzitu zuen pasa den urtean plazaratu zen “La Singla” filma, musikarekin harremana duten beste bi film luze sortu ostean, 2018ko “Peret, yo soy la rumba”, besteak beste.

Azaroan estreinatu zen “La Singla” koprodukzioa hisopaniar-alemaniarra, Secrerariado Gitano Fundazioaren laguntzarekin; filma finantzatu zuen Fiare Banca Etika erakundeak Bizkaiko bazkideei zuzendu du filmaren proiekzioa, baina interesa duen edonori luzatu dio gonbidapena. Sarrera doakoa eta librea izango da Karmengo elizaren behealdean, aretoak dituen 320 eserlekuak bete arte.

Ahanzturatik erreskatatzen du filmak Antonia Singlaren ibilbidea; 17 urte soilik zituela Salvador Dalí eta Jean Cocteau gizako pertsonaientzat dantzatu zuen, 4 urteko bira europarra egin zuen, Alemanian “munduko flamenko-dantzaririk onena” titulua eman zioten, eta bere ospearen gailurrean utzi zituen tranpaldoak, inolako arrastorik utzi gabe. Gaztaro zaila izan zuen Singlak, emakumea, ijitoa, gorra eta pobrea zen, aitak familia utzita Frantziara alde egin zuen Antonia txikia zela, ostean haren manager izateko itzulita, alaba flamenkoaren izarra zela jakin zuenean. Esplotazio matxista horrek eta dantzariak jasan behar izan zituen beste zenbait jazarpenek eragina izan zuten haren osasun mentalean, hamarkada bat baino gehiagoko arrakastaren ondoren ibilbidea amaitzeko erabakia hartzeko erabakian eragin zuena. Dantzari iraultzailea izan zen Singla, gormutua eta garaiko arauak hausten zituena, galtzak jarrita dantza egiten zuen, garairako guztiz apurtzailea, eta "bere airera" dantza egiten zuen, musika entzun ezinean berezko zuen estilo bat sortuta.

Filma bihar proiektatuko da, 18:00etan Karmengo parrokiaren behekaldeko Indautxu areto nagusian. Sarrera librea eta doainikoa izango da aretoaren edukiera agortu arte.