125 urteko antzokiari begira Arkaitz Estiballes

uriola.eus 2015ko mai. 26a, 12:29
Argazkia: Martin P. Szymczak

Arriaga Antzokiak bere 125. urteurrena ospatuko du maiatzaren 31n, genero guztietako artisten partaidetza izango duen gala bereziarekin. Arkaitz Estiballes bertsolariak antzokiari buruzko iritzi eta oroitzapenak partekatu ditu URIOLArekin.

Duela gutxira arte “etxaurrean” izan du Arriaga Arkaitz Estiballes bertsolariak. “‘Egun on’ esaten zidan”, diosku. Antzerkiaren “tenplu” izan arren, beste kultur adierazpide batzuei “ateak ireki” dizkie Arriagak. “Arima gaztea duen eraikin zaharra, merkatuaren noraezen gainetik izaera propioduna” dela pentsatzen du Estiballesek.

Izenekin loturiko oroitzapen “asko” ditu Estiballesek: Benito Lertxundi, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Itziar Ituño, Paco Mir, Apaolaza, Agirre, Elorrieta, Urdangarin, Kukai... eta izenez gain, sentimendu piloa: “ikurrinaren omenaldian balkoitik abestutako bertsoak, gaztetxo gineneko bertso finalak... hunkidura, harridura, hurbiltasuna”.

Estiballesek argi du zelako Arriaga nahi duen: “Adierazpide desberdinen topaleku izatea nahi nuke eta bereziki euskal antzerkigintzaren erreferente, aretoa lepo. Hurbilekoa eta euskalduna”.

 

[2015/05/25] 125 urteko antzokiari begira Mikel Martinez

[2015/04/22] Arriaga Antzokiak bere 125. urteurrena ospatuko dau maiatzaren 31n