28 gazteen epaiketa

Bilbon ere, torturaren aurkako aldarria kalera aterako dute

uriola.eus 2014ko urr. 30a, 12:38

Gaur berrabiaraziko da 28 gazte independentisten aurkako auzia Audientzia Nazionalean, polizien lekukotzekin. 28ak Libre lantaldeak Euskal Herriko herri eta auzoetan "torturen salaketa egiteko deia" zabaldu du. 19:30ean, manifestazioa abiatuko da Arriagako plazatik.

1/2 sumarioaren baitan, 28 gazte independentista epaituak izaten ari dira Auzitegi Nazionalean, haien artean Ikoitz Arrese eta Xabat Moran santutxuarrak. Gaur, urriak 30, poliziekin batera izango duten azken saioa izango da. Epaiketa irailaren 22an hasi zen auziperatuen deklarazioekin eta bertan, torturak salatu zituzten.

Gaurko saioaren harira, torturak salatzeko dinamika eta ekimenak antolatu dituzte Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan. Bilbon manifestazioa egingo dute 19:30etan Arriagatik hasita baina beste hainbat deialdi egongo dira:

• Gasteiz: 12:30ean tortura simulazioak Campusean eta 13:00 elkarretaratze nagusia aularioan.
• Iruñea: 10:00etatik 12:00etara elkarretaratzea udaletxe plazan.
• Arbizu: 19:30ean elkarretaratzea herriko plazan.
• Atarrabia: 19:00etan elkarretaratzea udaletxe plazan.
• Astigarraga: 20:00etan elkarretaratzea Joseba Barandiaran plazan.
• Bergara: 19:30ean manifestazioa Irala kaletik.
• Bilbo: 19:30ean manifestazioa Arriaga plazatik.
• Donostia: 19:30ean ekimena Bulebarrean.
• Erromo: 20:00etan manifestazioa Kolas plazatik.
• Galdakao: 20:00etan manifestazioa Zamakoatik.
• Gasteiz: 17:00etatik aurrera kontzentrazioa Andre Mari Zuria plazan.
• Larrabetzu: 19:30ean elkarretaratzea plazan.
• Zumaia: 20:00etan elkarretaratzea Magnoliopean.

Xabat eta Ikoitzen tortura testigantzak

Urriaren 23an Ikoitz Arrese eta Xabat Moranek deklaratu zuten beste hainbat gazteren artean. Arresek, Angela Murillo epailearen aurrean aitortu zuen inkomunikazio aldian bereganako "tratua beldurgarria" izan zela; "mihaketan mehatxuak hasi zitzaizkidan: seguru badakizula zer gertatuko zaizun Madrilen". Gainera, komisaldegitik irteterakoan "osakidetzako langile bezala identifikatzen ziren bi pertsonak zortea opatu" ziotela gehitu zuen.

Madrilerako bidaian, berari ere begiak estali zizkioten, "zorabiatzen" zela adierazi zuen eta "jo egiten" zutela "lo ez hartzeko". Madrilera heltzean "presioak jasan" zituela salatu zuen; "biluzarazi, kolpeak jaso, bultzadak eta elektrodoarekin mehatxu egin zidaten". Bestalde, Polizia batek "pistola bat atera eta buruan jarri" ziola azaldu zuen, "kargatu egin zuen eta gainbehera etorri nintzen". Auzi medikuarengana joatean "testigantza epaileari helaraziko ziola" esan zion, "baina filtrazioak egon zitezkeela, poliziek jakin zezaketela".

Moranek epaileari jakinarazi zion, "buff batekin burua estali" ziotela eta bidaia osoan "kolpeka" ibili zitzaizkiola. Gainera galdeketen gelara sartu behar zuten bakoitzean, biluztera behartu zutela zioen eta "hanka baten gainean egon behar" zuela; "boltsa aplikatu" ziotela eta, bere neska laguna "bortsatzen" ari zirela errepikatzen ziotela.

"Zure buruak krak egitea lortzen dute; zure gorputza badago, baina burua haiena da, ez nintzen nire ekintzen jabe" esan zion Angela Murillori eta Marlascaren aurrera eraman baino ordubete arinago biluzik zegoela adierazi zuen, "jada ez nuen minik ere sentitzen, ez nuen ezer sentitzen" eta deklarazioa sinatu ondoren ere "torturekin" jarraitu zutela. Bestalde, "shock" egoera batean aurkitzen zela argitu zuen; auzitegi medikuari egoeraren berri eman ziola, baina honek "zelako pena, bazirudien ondo joango zela" erantzun ziola.

[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua

[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek

[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek

[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"