28 gazteen epaiketa

28 gazte independentisten aurkako epaiketaren azken egunean Auzitegi Nazionalera joateko deia

uriola.eus 2014ko aza. 21a, 10:05

Argazkia: @GasteizHarresia

‘Konponbidea bai, epaiketarik ez’ lelopean, Libre Dinamikak eta Eleak mugimenduak autobusak antolatu dituzte abenduaren 18an 28 gazteen aurkako epaiketaren azken egunean Madrilera joateko.

Abenduaren 18an izango dute azken saioa Segiko kide izatea egotzita Madrilen epaitzen ari diren 28 gazteek. Egun horretarako mobilizazioa antolatu dute Libre Dinamikak eta Eleak mugimenduak eta euskal herritarrei dei egin diete ‘Konponbidea bai, epaiketarik ez’ mezua ozen zabaltzeko Madrilen, Auzitegi Nazionalean. Horretarako, autobusak antolatu dituzte.

Mobilizazioa Madrilera erametarekin "aurretik epaitutako 40 gazteak aske geratu ziren bezala, oraingoan ere 28ak libre geratu behar direla" esatea dute helburu. Gaur Gasteizen eginiko agerraldian euskal gizarteak horrelako "epaiketa politikorik" ez duela nahi adierazi dute, "gatazkari konponbidea ematea baizik".

Abenduan, Libre Dinamikak eta Eleak mugimenduak ekimen ugari antolatu dituzte. Besteak beste, abenduaren 13an Bergarako epaitegia inguratuko dute, abenduaren 19an ‘Libre lasterketa’ egingo dute Donostian, abenduaren 20an ‘Herritarren martxa’ antolatu dute Gasteizen eta abenduaren 26an ‘Kantuz afaria’ Atarrabian.

 

[2014/10/31] Torturaren existentzia salatu eta bere desagerpena eskatu dute

[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua

[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek

[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek

[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana

[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun

[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko

[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen

[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa

[2014/09/23] Ikoitz Arrese: "Polizia batek pistola bat atera, buruan jarri eta kargatu egin zuen, gainbehera etorri nintzen"