Telefonia antenak erretiratu bitartean neurriak hartzeko eskatu dute solokoetxetarrek

uriola.eus 2015ko urt. 29a, 15:11

Hezkuntzako ordezkari Ana Isabel Ferriri eskaria luzatu diote IES Solokoetxeko Errondagane guraso elkarteak, Bihotzean Alde Zaharreko auzo elkarteak eta Bilboko auzo elkarteen federazioak.

Lege eta administrazio arloan "bere esku dauden neurriak" hartzeko exijitu diote formalki Ana Isabel Ferri Bizkaiko Hezkuntza Lurralde ordezkariari, "IES Solokoetxe ikastetxeko eremu hurbiletik antenak erretira daitezen".
 
Bien bitartean, "zientzilarien komunitateak 1815 ebazpenean gomendatutako ardura mailara erradiazioa jaisteko" eskatu diote. Egungo egoerak jarraituz gero, "ikastetxeko ikasleen osasuna bermatu gabe", Ferriri argiro azaldu diote "gure seme-alabei gerta dakiekenaren erantzule" izango dela: "Onartezina den erradiazio mailak eragindako teknologiaren ondorioen arduradun".
 
 

 

[2014/11/05] Solokoetxeko BHIko familiek Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzeko deia egiten dute

[2014/10/28] Antenen elektromagnetismoak osasunean duen eragina mintzagai

[2014/09/25] Ikastetxe osoan berehala pantaila ezartzeko eskatu dute Solokoetxeko ikasle eta gurasoek

[2014/09/25] Solokoetxeko ikastetxea pantailak jartzeari uko egin dio EAJk, 23.000 euroko kostua izan

[2014/09/24] Iraileko Udalbatzarra, mozioak: merkataritzaren ordutegien liberalizazioa, Solokoetxeko antenak, OHZn hobariak, Bilbao Kirolak

[2014/09/03] Solokoetxeko ikasleak ostegunean ez dira klasera joango antenen erradiazioa salatzeko

[2014/06/18] Beste aste batez Solokoetxeko antenak kentzea galdegingo dute gaur arratsaldean

[2014/06/11] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean elkarretaratzea egingo dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/06/05] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean beste elkarretaratze bat

[2014/06/04] Telefonia antenak direla eta, zuhurtasun printzipioaren aplikazioa eskatuko dute Solokoetxeko auzotarrek

[2014/05/28] Solokoetxeko auzokideek elkarretaratzea egingo dute igogailuko antenak kentzea eskatzeko