Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago

uriola.eus 2015ko uzt. 17a, 08:30

Bilboko Konpartsak federazioak Piraguen 6. Zeharkaldi Herrikoia antolatuko du abuztuaren 28an, ostirala, Aste Nagusiaren baitan. Hitzordua goizeko 11:00etan izango da eta parte hartzaileak Sestaotik Bilborako ibilbidea egin beharko dute. 

Aste Nagusian egiten den proba hau 11.600 metrokoa da. Aurtengo edizioa Sestaoko Benedikta nasatik abiatuko da 11:00etan eta Bilboko Udaletxean bukatuko da; partaideek 10:30ean egon beharko dute bertan dorsalak eta horniketak hartzeko. Antolakuntzak autobus bat jarriko du Sestaora joateko; 09:45ean aterako da Udaletxetik.

Utzitako Kayak zein piraguaren bat erabiliz gero, derrigorrezkoa da 10 euroko ordainketa egitea. Ordainketa hau fidantza bezala hartuko du antolakuntzak eta proban parte hartu ezean, ez da itzuliko. Ordainketa Kutxabankeko 2095 0009 80 9113595372 zenbakian egin eta dirua sartzerakoan izen-abizenak, NA edo EHNAren zenbakia jarri beharko da azalpenean. Piragua edo kayaka hartzerakoan dirua bueltatuko da.

Izen ematea

[Eman Izena hemen]

Kanoa ez dutenentzat, antolakuntzak 8 bakarkako kanoa eta 40 kanoa bikoitz jarriko ditu eta amaitzen direnean izen-emateko epea itxiko da.

Irabazleek, bakarkakoak zein binakakoek, txapela bana jasoko dute. Bestalde, lehenengo konpartsak garaikurra izango du eta partaide guztiei oparitxoa emango diete.

Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da 16 urte baino gehiago izatea; ardura deklarazioa onartzea izena eman aurretik; eta izena ematea. 

 

[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua

[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte