Loraldia 2016

Udaberriarekin batera, 'Loraldia' festibala

uriola.eus 2016ko mar. 1a, 10:04

Euskal sortzaile eta kultur eragileak jada martxan dira udaberria koloreztatzeko asmoz. Antolatzaileek iragarri bezala, apirilaren 9tik 24ra izango da hainbat ikuskizun eskainiko dituen festibala. 

Aurtengo edizioa lehengo urtekoa baino indartsuago dator, iazko edizioak iraun zuenaren bikoitza, artisten hirukotza, sorpresa anitzak, haimaika espazio,... izango ditu. Duela pare bat aste jakin bezala, jaialdiari hasiera emango dion ekitaldia Joxemiel Bidador sortzaile iruindarraren omenezko pastorala izango da.

Jaialdiak hainbat xede izango ditu: Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Guggenheim, Campos Aretoa, Kafe Antzokia, La Fundición, Rekalde Aretoa, Café Bar Bilbao,... besteak beste. Festibalaren helburu nagusia euskal kultura ikustaraztea da, euskal kulturaren beste erreferente bat sortuz. 

Arte diziplina guztiak jorratuko dira: jaialdian, artea, musika, pintura, zinea,... Euskal Herriko zenbait lekutik datozen 50 artista baino gehiago bilduko dira bertan. 

 

@LoraldiaFesta 

‏@bidador