Ura eta zor ekologikoa ardatz izango dituen Ekozinemaldia hastear da

uriola.eus 2017ko mar. 20a, 10:28
Guardiana de los Ríos, Berta Caceresi buruzko dokumentala

Ekozinemaldiaren 11. edizioa martxoaren 20tik 30era bitartean ospatuko da Euskal Herriko hamaika udalerritan. Arazo hidrikoei eta energiari buruzko zinemaldi honetan "ingurumen aktibistek pairatzen duten errepresioa" salatuko dute.

"Ura eta energia bizitzarako, eta ez heriotzarako!" lelopean ospatuko da aurtengo Ekozinemaldia. Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta bost dokumental luze eta bi labur proiektatuko dituzte Euskal Herriko hainbat udalerritan.

Ekologia sozialari buruzko erakustaldian Brasil, Honduras, Guatemala, Argentina, AEB eta Euskal Herriko produkzioak erakutsiko dira, non India, Kanada, Brasil, Ekuador, Kuba, Grezia, Polonia, Alemania eta beste hainbat herrietako gatazka eta borroka ekologistak ezagutu ahal izango diren.

Horretarako, Brasil, Kanada, Peru, Guatemala, Kolonbia, AEB, Honduras eta Euskal Herrian ekoitzitako proposamenak aukeratu dira, eta hauekin batera,  aztertuko dira.

Bilboko dokumental emanaldiak martxoaren 22tik 24ra bitartean izango dira. Asteazken honetan, hilak 22, Ingeniaritza Goi Eskolan 18:30ean Y lo poco que nos queda eta No acapares energía dokumentalak proiektatuko dituzte. Martxoaren 23an, osteguna, Mni Wiconi: Altxamendua Standing Rocken eta Guardiana de los ríos ikusteko aukera izango da Ekoetxean 19:00etan. Ostiralean, ordu eta leku berean, No acapares energía eta Belo Monte tras la inundación emango dituzte.

 

 

 

Ekozinemaldiaren 11. edizio honek bat egiten du Berta Caceres eta Nelson Garcia Honduraseko Herri Erakundeen eta Indigenen Gizarte Kontseiluko (COPINH) kideen erailketen urteurrenarekin; bai eta Fukushima eta Txernobilgo hondamendienekin. Halaber, Uraren Nazioarteko Eguna eta BBVA eta Iberdrolako akziodunen batzarrak ere ospatuko dira egunotan.

Egitaraua eta dokumentalen sinopsiak irakurtzeko: ekozinemaldia.blogspot.com.es