Martxoaren 8an izan zen sariketaren aurtengo lehenengo saioa Arratzun, eta saioz saio, aurten ere egin du bidea bertsolari gazteen sariketak. Tartean, lau kanporaketa eta bi finalaurreko izan dituzte zortzi taldeek. Finalerako txartela bi finalaurrekoetako irabazleek eskuratu dute, hau da, Busturialdea eta Uribe Kosta taldeek.
Aurtengoa, gainera, berezia izan da, 25 urte bete dituelako sariketak. Ospatzeko, finalaren ostean, bertso musikatu batzuk egongo dira, eta zelan ez, amaieran luntxa.
[2017-03-15] Bilboaldeko taldea Bizkaiko Bertsolari Gazteen txapelketatik kanpo geratu da