Zea Maysen bideoklip berria

uriola.eus 2022ko mar. 4a, 13:51

Errekaldeko taldeak berriki eman zuen jakitera agertokietara itzuliko zirela laster. Bada, orain Kuraia izeneko single berria eta horren bideoa aurkeztu dituzte. Izen handiko profesionalak daude azken lan honen atzean.

Dave M. Allenek (The Cure, Reptile Youth…) ekoiztu eta Jose Lastrak nahastu du Kuraia, Urdulizeko Tio Pete estudioan. Gainera, Marc Closenen (Love of Lesbian, Nueva vulcano…) kolaborazioa izan du taldeak, perkusioekin eta bibrafonoarekin jarri baitu bere alea.
 
Bideoklipa Bárbara Fernandezek zuzendu du, eta azalaren diseinatzailea Fortun Fortun izan da.