Areto bete jenderen aurrean aurkeztu du Agirreazkuenagak bere liburu berria

Jende asko batu zen atzo Bilboko Poza kaleko Elkar aretoan Joseba Agirreazkuenaga katedratikoaren liburu berriaren aurkezpenean. 

De los vascos sin historia a los vascos con historia dakar izenburu (Txertoa argitaletxea, 2017) eta bertan euskaldunok gure historiako protagonista egin gaituzten historia lanak bildu ditu. Aurkezle lanetan Pruden Gartzia Euskaltzaindiako liburutegiko zuzendaria aritu zen.