Ruben Nieto santutxuarra aske geratu da lehen orduan

uriola.eus 2015ko urt. 30a, 10:00

07:30ean atera da santutxuko preso politiko ohia Pontevedrako A Lama espetxetik. 18/98 auziaren baitan zigortu zuten eta hamar urte eman ditu kartzelan. 

2014ko azaroan atxilotu zuten Nieto, Espainiako Poliziak aurrera eramandako operazioan. Guztira 19 atxilotu egon ziren; batzuk aske utzi zituzten baina Baltasar Garzon epaileak Nieto espetxeratzea agindu zuen.

18/98 auziaren 'Ekin' atalean epaitua izan zen eta Auzitegi Nazionalak hamabost urteko espetxe zigorra ezarri zion, gerora, Gorenak hamar urte eta bederatzi hilabetean utzi zuena. Santutxuarrak zigorra osorik bete du.

Harrera Santutxun

Santutxuko Sarek jakitera eman duenez, gaur, ostirala, 20:30ean, harrera egingo diote Nietori bere auzoan, hain zuzen ere, Karmelo plazan.