Glosadoreak ala bertsolariak, nor gailenduko da bat-bateko erronkan?

uriola.eus 2015ko mai. 29a, 09:00

Udaberriko Bertso-Saioen XXXI. edizio honetan bada ekimen berezirik. Bilboko eta Bartzelonako Udalen arteko kultur lankidetzarako hitzarmenari esker, glosa katalanak leku garrantzitsua beteko du ahozko inprobisazioaren zaleen aurrean.

Horrela, Karmelo plazako hirugarren hitzorduak, maiatzaren 30ekoak, inoiz ikusi gabeko final handia proposatuko die ikus-entzuleei, glosadoreen eta bertsolarien artean. 'Glosadors vs Bertsolariak final handi' horretan, Mireia Mena eta Ferriol Macip katalanak eta Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi euskaldunak arituko dira. Gai jartzailea Ainhoa Aranburu izango da, eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikariak ere arituko dira.

Hitzordua, larunbatean, maiatzak 30, 13:00ean, Santutxuko Karmelo plazan.

 

LARUNBATA, MAIATZAK 30

'Glosadors vs Bertsolariak final handia'

13:00 - Karmelo Plaza

Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi (bertsolariak)

Mireia Mena eta Ferriol Macip (glosadoreak)

Ainhoa Aranburu gai-jartzailearekin eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikarien laguntzarekin.

 

+ INFO: www.kulturabarrutik.net