Las Tea Party eta Estricallak girotuko dute gaua Santutxuko jaietan

uriola.eus 2015ko uzt. 17a, 08:48
Argazkia: Nere Neretxo

Santutxuko jaiak aurrera doaz, baina oraindik asteburu luze bat geratzen da aurretik. Gaur, ostirala, emakumeen arteko futbito txapelketa, eskupilota txapelketa, umeentzako puzgarriak, garagardo regatak, saltxitxa banaketa edota Las Tea Party eta Estricalla taldearen musika iegongo dira.

Gazteak animatzea du xede jai batzordeak. "Eguneko ekintzak indartzen ahalegintzen gara jaiak gaueko eskaintzara solik ez mugatzeko", diote jai batzordeko kideek.  

Ostirala 17
Gosari eta argazki gaupaseroa
12:00 Ziba txapelketa
Arsuagan
13:00 Igel txapelketa umeentzat
Karmelo kalean
17:00 8. Emakumeen arteko futbito txapelketa
Briñas eskolan
18:00 10. Eskupilota txapelketa FINALA
Karmelo ikastolan
18:00 Txapela eta alpargata jaurtiketa txapelketa
Arsuagan
18:30 Umeentzako puzgarriak
Aranbarri plazan
20:00 Garagardo regatak eta saltxitxa banaketa
Arsuagan
22:30 Kontzertuak: ESTRICALLA eta LAS TEA PARTY
Basarraten

  

Larunbata 18

Santutxuko Jaiak hockey txapelketa pista berrian egun guztian zehar
09:00 8. SUKALKI txapelketaren hasiera
Arsuagan
12:00 Gaztediko gaiteroak
Auzoan zehar
13:30 Sukalkiaren lapiko bilketa eta epaimahaia
Arsuagan
19:00 Futbol7 txapelketa FINALA
Berriotxoan
19:30 Ur zezena
Basarraten
20:00 DJíLa Zona
Arsuagan
22:30 Kontzertua: BUUZBU + maratoiaren irabazlea
Basarraten
Bideoklip lehiaketaren erakustaldia Atsedenaldian
Basarraten

Igandea 19
09:30 Auto klasikoen 3. kontzentrazioa
Auzoan zehar
12:00 ARDOA BARRURA txaranga
Auzoan zehar
12:00 Umeentzako puzgarriak
Basarraten
13:00 Umeentzako tailerrak
Arsuagan
13:00 Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea
Basarraten
18:00 Nagusientzako berbena: PALMERAS ORKESTRA
Basarraten
20:30 Free-parrila nork berea ekar dezala
Basarraten
22:00 Azken traka eta jaien amaiera
Basarraten
Hurrengo urtera arte, Sangutxu! 

www.facebook.com/sangutxu.santutxukojaiak

@Sangutxu 

#SantutxukoJaiak2015

asapala.org/mahatsorriak/sangutxu

 

[2015-07-10] Karmelo Ikastola eta Zuri Baltzakoek botatako pregoiarekin abiatuko dira Santutxuko jaiak

[2015-07-09] Santutxuko Jaietako Nesken Areto Futbol Txapelketa

[2015-07-08] Santutxuko Jai Batzordea: “Eguneko ekintzak indartzen ahalegintzen gara jaiak gauera ez mugatzeko”

[2015-06-30] Santutxuko jaietako pregoia Karmelo Ikastola eta Zuri Baltzakoen esku