'Piol' eta Aingeruren askatasuna eskatu dute Santutxun

uriola.eus 2015ko ira. 3a, 08:41

Argazkiak: @ikerkasanova eta @Antifaxismoa

“Konponbide garaia da”. Horixe izan da Santutxuko kaleetan ehunka lagunek zabaldutako mezua atzo arratsaldean Aitor Fernandez Piol eta Aingeru Cardaño atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioan.

Mobilizazio jendetsu eta zabala izan da Santutxukoa, joan den asteazkenean Indautxun izan zen bezalaxe. “Errepresioari ez eta konponbideari bai” esateko protestaldia. “Ez da jendea atxilotzeko garaia”, are gutxiago “torturatuak izan direnak”, Santutxuko Ezker Abertzaleak salatu duenez.

Alde Zaharrean ere izan da manifestazioa. 'Piol eta Aingeru askatu! Amnistia osoa' lelopean burutu dute martxa hainbat lagunek. 

[2015-09-02] Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño askatzea eskatu dute aho batez Indautxun

[2015-08-20] Kartzelaratze arriskuan dauden bi bilbotarrek desobedientziarako hautua egin dute

[2015-09-01] Aitor Fernandez 'Piol' eta Aingeru Cardaño atxilotu ditu Ertzaintzak