Aingeru Cardaño santutxuarra aske utzi dute lehen orduan

uriola.eus 2016ko ots. 4a, 10:02

2015eko irailaren 1ean atxilotu zuten Cardaño. 2014ko azaroan hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten Aitor Fernandez Piol indautxuarrarekin batera, 2001ean kutxazain batzuen kontra egindako erasoagatik. Gaur aske geratu da eta 19:00etan, Munitibarren harrera egingo diote senide eta lagunek.

2015ko abuztuaren 20an bai Cardañok bai Piolek prentsaurrekoa eman zuten jakitera emanez, Auzitegi Nazionalak euren aurkako espetxeratze agindua eman zuela 2001ean Santutxuko kutxazain batzuen kontra egindako erasoagatik. 2014ko azaroan hiru urteko kartzela zigorra ezarri zieten, eta horiei aurre egin beharko zietela gehitu zuten. Abuztuaren 28an bukatu zitzaien espetxean haien borondatez aurkezteko epea eta ordutik, haien aurkako atzemate agindua indarrean zen. Azkenik, irailaren 1ean atxilotu zituzten.

Cardaño bost hilabete inguru egon da espetxean, aurretik 2 urte eta erdi beteak zeuzkalako. Aldiz, Piolek kartzelan jarraitzen du.

Izatez Aingeru santutxuarra bada ere; egun Munitibarren bizi da eta ondorioz, espetxetik atera eta bertarako bidea hartu du. 19:00etan, senide, lagun eta herritarrek harrera beroa eskainiko diote Munitibarreko plazan. 

[2015-08-20] Kartzelaratze arriskuan dauden bi bilbotarrek desobedientziarako hautua egin dute

[2015-09-01] Aitor Fernandez 'Piol' eta Aingeru Cardaño atxilotu ditu Ertzaintzak

[2015-09-02] Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño askatzea eskatu dute aho batez Indautxun