Hemen dira Santutxuko jaiak

Santutxuko Jai Batzordea 2016ko uzt. 8a, 09:32

Zalapartari eta bizi nahiari eskaini behar dizkiogu bederatzi gau eta egun. 

Jardueraz gainezka dator aurtengo programa. Izan ere, bizi bizirik daude gure auzoko jaiak, auzokide, elkarte, dendari, tabernari askoren ahaleginari edo babesari esker. Auzotar guztientzako jarduerak programatzea da asmoa; ea asmatu dugun.  

Aurten, aipamen berezia egin nahi diegu AEKko ikasle, irakasle eta beteranoei: 50 urte auzoan gure hizkuntza bultzatzen. Ez da gutxi! Beraz, zorionak eta segi aurrera!

Gainera, Gaztedi Dantzari Taldearen 65. urteurrena ere badenez, zorionak zuei ere, eta aire-aire!

Eta edozein aukera ona delako, hemendik zera diogu: ongi etorri errefuxiatuak! Santutxutarrak beti egongo gara besoak zabalik, etxekoen zain eta urrunekoen zain.

Bide batez, ozen diogu: indarkeria matxistari STOP! egunez eta gauez, guztion erantzukizuna da eta.

Eta asko esatea ez bada: izan bedi Basarrate herritarron elkargunea eta herri kulturaren arnasgunea, bai jaietan baita urte osoan ere. Santutxun alkaterik bageneuka, aspaldi legoke kioskoa plazan.

 

Santutxuko Jai Batzordea

 

@Sangutxu

facebook.com/sangutxu.santutxukojaiak

euskaldunona.com/santutxukojaiak.html

issuu.com/sangutxu/docs/16liburuxka104

[2016-07-08] Dena prest Santutxun jaiei hasiera emateko