Kafe Antzokia, Abando - Indautxu
Hiromi Yoshida izango dugu Kafe Antzokian hizlari. Hiromik Japoniako rakugo ipuinen berri emango digu eta bi rakugo kontatu-antzeztuko dizkigu, euskaraz noski. Axen Eskaladarekin datorkigu oraingoan eta sarrerak doan izango dira.
HIROMI Yoshidari (Yuzawa, Akita, 1960) euskararekiko interesa linguistikatik datorkio. Oso originala dela iruditzen zaio, ez baitu parienterik, japonierak bezalaxe. Ingeles Filologia egiten zegoela ingelesetik zeharo desberdina zen hizkuntza bat ikasi nahi zuen eta euskara ikasten hasi zen Tokion, fakultateko irakasle batekin. Hura ere japoniarra zen eta linguista, euskara ez ahazteko helburuz euskarazko taldea osatu zuen bere borondatez. Yoshidak euskal gramatika Tokion ikasi zuen eta ahozkotasuna lantzera Euskal Herrira etorri zen duela 22 urte inguru. Harrezkero, urtean behin etortzen saiatzen da hona. Batetik, euskarazko maila mantentzeko eta, bestetik, euskarari lotuta egiten dabilen lana egiteko.