Cabacas auzian zigorgabetasunaren ardura PSE eta EAJri leporatu diete sindikatuek
2014-04-09 13:33 Politika Abando - IndautxuPSE eta EAJ alderdiek Bilbon dituzten egoitzak giza kate baten bidez lotu dituzte hainbat sindikatuetako ordezkariek Cabacas auzian "justizia eskatzeko".
Ertzaintzaren eta bestelako polizia indarren "gehiegikeriak" zigorgabe gera ez daitezen elkartu dira Iñigo Cabacasen lankide izandakoak eta Bilboko LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT eta Bilboko CNT sindikatuetako lagunak gaur Bilbo erdigunean eginiko giza katean. Ertzaintzaren "bortizkeriaren ondorioz" zauritu eta lau egun ospitalean larri eman eta gero, gaurko egunez, duela bi urte hil zen Bausauriko gaztea. Orduan zein gaur egun Eusko Jaurlaritzako ordezkari diren PSE eta EAJ alderdiak justizia gabeziaren "arduradun" jo ditu CGT sindikatuko David Gonzalezek.
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!