Greba Panda Security enpresan

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko eka. 16a, 14:00

Panda Security enpresako zuzendaritzak aurkeztutako errekurtsoaren zain bi urte luze eman eta gero, Auzitegi Gorenak baieztatu du enpresak abian jarritako absorzio-konpentsazio praktika ez dela legezkoa.

 

Panda Securityko zuzendaritzak, ebazpena onartu eta azken 24 urtean lapurtu digun antzinatasuna itzuli beharrean, xisteratik interpretazio “subjektibo” bat atera du, zorrak ez kitatzeko.

Plantilak behin eta berriro dei egin dio zuzendaritzari soluzio bat negoziatzera, baina enpresak ihesari eman dio, bere langileei ordaindu beharrekoa ordaindu gabe aurrera egin nahian.

Enpresa honetan kaleratze indiskriminatu eta legez kanpokoak, jazarpen sindikala eta molde autoritarioak eguneroko ogi bilakatu zaizkigu; hala ere, azken adar-jotze honek bultzatu gaitu haserre egotetik borroka egitera pasatzera.

Panda Securityko langileok errespetua eskatzen dugu, adar-jotze honekin amaitzea eskatzen dugu, autoritarismo eta inposizioarekin bukatu behar dela diogu.

Lanuzte eta mobilizazio aste bat egin eta gero, bigarren mobilizazio hasteari ekitera goaz: bi greba egun deitu ditugu, beste hainbat mobilizaziorekin batera, gure eskubideak eskatzeko malgutasunez, baina irmoki.

Mobilizazio egutegia:

Asteartea 17 eta osteguna ekainak 19, greba egunak eta manifestazioak goizeko 11.00etan plaza Biribiletik.

Ekainaren 23tik 27ra greba astea eta mobilizazioak egunero.

Inposizio gehiagorik ez!

Panda, ordaindu zor duzuna!!!