Barneko etxeko langile baten lan heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak
2019-12-05 12:21 Ekonomia-Lana BilboELA, LAB, ESK, STEILAS eta HIRU sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur 12:30ean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean. Abenduaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan emakume talde eta erakunde feminista desberdinetako kideek zendutako emakume langileari omenaldi eta agurra egingo diote Bizkaiko Aldundiaren aurrean.
"Beldur eta asimilaziotik, ofentsiba eta antolakuntzara"
2019-11-27 17:26 Ekonomia-Lana BilboAzaroaren 29an, ostirala, kaleak hartzeko deia zabaldu die Eraginek, Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak, Bilbo eta inguruetako gazte langileei. Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan abiatuko da Poza kaleko 62. zenbakitik, hots, San Mamesetik.
Bizkaiko Metalgintzako Mahaiak aurreakordioa lortu du metaleko patronalarekin
2019-11-27 09:54 Ekonomia-Lana BilboBizkaiko Metalgintzako sektorean aurreakordioa sinatu zuten atzo LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. ELAk berriz patronalak emandako testua aztertzea beharrezko ikusi du hurrengo urratsak eman ahal izateko.
Mobilizazioa egingo du Pentsionisten Mugimenduak larunbatean
2019-11-15 16:25 Ekonomia-Lana BilboPentsionisten Mugimenduak manifestazioa deitu du bihar Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Hasieran lau zutabe ezberdinetan banatuta egongo da, ostean Moyua plazan elkartu eta Udaletxeraino manifestazia egingo dute. Zutabe guztiak arratsaldeko 17:30ean abiatuko dira.
Bizkaiko metalak beste zortzi eguneko greba deitu du azaroan eta abenduan
2019-11-15 16:24 Ekonomia-Lana BilboAzaroaren 28 eta 29an eta abenduaren 4,5,12,13,18 eta 19an greba deitu dute berriz ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuek. Arratsaldean, 18:30ean, manifestazioa egingo dute Bilboko Euskadi plazatik.
Kristau Eskoletan hilabeteko greba abiatuko dute gaur
2019-11-07 10:27 Ekonomia-Lana BilboAtzo bildu ziren ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuak Kristau Eskola patronalarekin, baina akordio batera heldu gabe, abenduaren 5era arte grebari ekingo diote. Gaur, Jesusen Bihotza plazatik manifestazioa abiatuko dute, eguerdiko 12:00etan.
Bilbo helburu turistikoen bigarren postuan mundu mailan, Airbnb-ren arabera
2019-11-06 14:30 Ekonomia-LanaAirbnb plataformak publiko egin du datorren urtean bidai joera nagusi izango diren lekuen “Top 20a”. Mundu mailan, Bilbo izango da turista gehien jasoko dituen bigarren helmuga.
Bilboko hainbat apustu etxe eta joko areto pintatuta agertu dira
2019-11-06 10:05 Ekonomia-Lana BilboEraginek, Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak, sare sozialetan jakitera eman duenez gaur goizean Bilboko hainbat apustu etxe eta joko areto margotuta agertu dira.
Arrakala, Deustuko etxe aberatsenen eta txiroenen artean
2019-11-05 09:28 Ekonomia-Lana DeustualdeaEstatistikako Institutu Nazionalak (EIN) estatu osoko udalerri guztietako errenta datuak argitaratu berri ditu, kalez kale. Deustun, aldeak nabariak dira bai auzoen artean eta baita familia-etxeen artean ere.
Uber Bilbora heldu da
2019-10-31 09:50 Ekonomia-Lana BilboGaur goizeko 09:00etan zabaldu dute Bilbon Uber erabiltzeko aukera. Multinazional estatubatuarrak 20 ibilgailu eskainiko ditu.
Bizkaiko kirolguneetako langileek bi asteko greba hasi dute
2019-10-28 16:29 Ekonomia-Lana BilboGaurtik hasita eta azaroaren 10a arte Bizkaiko lokal eta kirol zelaietako langileek, sektoreko lan-baldintzak hobetzearen alde, grebari ekin diote.
Euskal Herriko pentsionistek mobilizazio gehiago iragarri dituzte datozen hilabeteotan
2019-10-22 15:03 Ekonomia-Lana BilboAgerraldia egin du gaur Bilboko udaletxeko sarreran Euskal Herriko pentsionisten mugimenduak. Bertan "promesen garaia" amaitutzat eman eta datozen hilabeteotan mobilizazio orokorrak iragarri dituzte, oraingoan hainbat sektore sozialen babesarekin.
Bilboko Solokoetxe institutuan 2020ko Eurokopan bolondres lan egiteko eskuorriak banatu dituztela salatu dute ikasleek
2019-10-09 08:58 Ekonomia-LanaBilboko Solokoetxeko ikasleek EuroCopa 2020an lan bolondresak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu dizkietela salatu dute. Ekimenak sustatzen duen lan prekarioaren aurrean, "esklabo" izateko asmorik ez dutela adierazi dute.
Metalgintzako langileek eserialdia egin dute Jaurlaritzaren aurrean, Urkulluk patronalaren alde egin ostean
2019-10-02 17:15 Ekonomia-LanaBizkaiko metalgintzaren gatazkan, patronalak akordioaren alde “ahal duena” egin duela esan eta “borondate falta” leporatu die sindikatuei Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Gogor kritikatu dituzte hitzok sindikatuek eta hain juxtu, hirugarren greba egunaren ekintza nagusia Bilboko Jaurlaritzaren egoitza aurreko eserialdia izan da, asteazken honetan. Akordiotik urrun daude bi aldeak.
Metalgintza eta pentsiodunak borrokan bat
2019-09-30 13:29 Ekonomia-Lana BilboGaur abiatu du Bizkaiko metalgintzak bost eguneko greba astea. Langileek manifestazioa egin dute Arriaga plazaraino, eta bertan elkartasuna adieraztera gerturatutako pentsionistekin egin dute bat.
Horrelako estatistikak negargarriak dira. Euskal Herrian interesgarriak diren datuak falta dira, eta galdera ugari datoz:
Estatu esaten denean, zein Estaturi...
»» Aurtengo abuztuan %9,8 ostatu gau ...