Langile Autodefentsa Sareak azaldu duenez, apirilean abiatu zuten gatazka honen inguruko jarduna, aipatutako jatetxeko langile batek sukaldean ari zela istripua izan baitzuen, larrialdietara jo behar izan zuelarik, eta enpresariak ez baitzuen erantzukizuna bere gain hartu nahi izan. “Aipatzekoa da langilea kontraturik gabe zegoela, ez zuela beharrezko prestakuntzarik bere lana aurrera eramateko eta ez zuela inongo babesik; izan ere, lokalean ez zegoen Babes Ekipamendu Indibidualik”, zehaztu dute.
Ondoren abiatutako borrokaren helburu nagusia zen nagusiak aitortzea laneko istripua izan zela eta, ondorioz, kalte-ordainak ematea. Bada, azkenik lortu dute, eta hala egingo du enpresariak.
Gertatutako guztiaren harira, autodefentsa sareak enpresarien inpunitatea borrokatzen jarraitzeko beharra azpimarratu nahi izan du.
π΅π΄LANGILE AUTODEFENTSA SAREA
— Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) July 4, 2022
πππ‘-πππ§ππππ πππ§ ππ₯πππππ ππ¨ππ¨
Langileon antolakuntza independentearen bidez, Alde Zaharreko hanburgeseria bateko nagusiak langile batek izandako lan-istripu egoera onartzea eta kalte-ordaina bere gain hartzea lortu dugu. pic.twitter.com/5tgvkJJ5gn