Gaur, hilak 9, apirilak 9an Bizkaibuseko langileek greba mugagabeari ekin ziotenetik hilabetera, talde sindikalaren eta Biobide enpresa negoziazio-mahaiaren inguruan bilduko dira Bilbobusen langileen lan-akordio berri bat eztabaidatzera. Langileen mobilizazioak hasi zirenetik egundaino Biobidek ez du lortu talde sindikalaren eskaerei men egitea, ezta Bilboko Udalak kontratu berri baten lizitazioa plazaratzea proposatu zuenean ere.
José Fernandez langilee bozeramaile sindikalak Biobide eta langileen eskaeren arteko gerturatze baten alde daudela plazaratu du, hala ere, iraganeko negoziazioetan izandako jarrerak, eztabaidak oraindik luzarorako emango duela pentsatzera bultzatu dituela. Egoera honen aurrean gatazka konponduko duen “figura juridikoa” zein izango den langileen erantzukizuna ez dela azpimarratu du Fernandezek, baizik eta “gure eskubideak, eta hala, herritarren eskubideak defendatzea”.
Gatazkaren muinera jota, 2019an sinatu zuen Biobide enpresak (ALSA-Transitia)Bilbobusen zerbitzuak bere gain hartzeko akordioa, hamar urtez, 500 milioi euroren truke. Gerora Ukrainako gerrak, pandemiak eta inflazioak eraginda, soldaten %8,5 eko igoera aurreikusi zuen kontratuak, zeina enpresak ezin izan zuen bete. Orduan piztu zen Bilbobusen langileen ezadostasuna, azken hilabete honetan gaina jo duena, hilabete oso bateko grebarekin. Pasa den hileko Udalaren osoko bilkuran mahai gainean jarri zen gaia izan zen grebarena, zeinaren aurrean, Juan Mari Aburto alkateak langilei “greba justua zen” galdera egin zien. Bilboko Udalak, gatazkari amaiera eman guran, “kontratua ez betetzeagatik errugabezko ebazpena” proposatu zuen, Biobidek bere gain zuen 20 milioi baino gehiagoko fidantza ez ordaintzeko aukera emango lukeena, aldi berean langileen lan-baldintzetara egokitutako kontratu bat lizitatuta. Erabaki honek eragile sindikalak zuhurtziaz ekitera behartu zituen, proposamenak aurkezten zituen kontraesanak aburu, “kontratu berri batek kalitatezko zerbitzua bermatu eta gure eskaerei erantzuna eman ahalko balu, zergaitik ez da lehenago proposatu?”.
Bien bitartean Biobide langileek zerbitzu minimoak betetzen ez dituzten kexu da, “goizean beren lineak martxan jartzeko sei ordu” behar dituztela argudiatuta. Eragile sindikalak hau “gertaera puntual” bat soilik ez zela azaldu dute, eta agerian jartzen duela patronalak zerbitzu minimoak bermatzen direla egiaztatzeko darabilen zorroztasuna. Haien kexei erantzuteko, Fernandezek “langileek %100eko zerbitzuak izan ditzaten nahi dugu, horrek gatazka amaitu dela igarriko baituelako”.