Atzo indarrean sartutako neurrien arabera, bidai kopuru zehatz baterako abonamenduek soilik mantenduko dute azken aldian autobus zerbitzuaren prezioek izandako % 50eko deskontua. Zehatzago esanda, 50 eta 70 bidaietako bonuetan soilik aplikatuko dira beherapenak. Hala, pertsonalizatu gabeko txartela erabiltzen duten erabiltzaileek prezioa osorik ordaindu beharko dute.
Alde horretatik, Bilbobuseko zerbitzuaren kasuan bezala, Bilboko Metroan edota Bizkaibusen ere % 50 deskontuak galduko dituzte.
Espainiako Gobernuak garraio publikoaren hobarien % 30 jarriko du, eta gainerako % 20a Euskal Autonomia Erkidegoaren kontura izango da.
Bestalde, Udalak jakinarazi duenez, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro aldi baterako tituluek Bilbobus eta Artxandako funikularra erabiltzen dutenentzat ere balioko dute. Tituluak pertsonalizatuak izango dira; alegia, pertsonalizaztutako abonamendua dutenek soilik erabili ahal izango dituzte.