ASPACE Bizkaia garun-paralisiaz kaltetutako pertsonen zaintzaz arduratzen den enpresa da, Bizkaiako Foru Aldundiaren hitzarmenen laguntzaz. Egun ordea, 11 bilera eta sei greba dikuren ostean, ez da hitzarmena berriztatzeko negoziazio saiorik izan, eta bere horretan jarratzen du 2019tik.
Gaur goizean ASPACEko langileak, zerbitzu minimoak ezarrita, enpresak Bizkaian dituen zentro guztiak bisitatu dituzte kartelak, eta pankartak jarri eta zentroen familia erabiltzaileei haien eskakizunak plazaratzen. Segidan ASPACEren egoitza nagusira zuzendu da manifestazioa, 13:30etan Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte ekintza sailera joan diren arte, Amaia Antxustegi zinegotziari bilera eskaera bat egiteko.
Eskaerak bete arte borrokan
Manifestazioan langileek egin dituzten eskaeren artean erosahalmena berreskuratzea, lan zaurgarritasunari amaiera ematea, hitzarmena osoki errespetatzea eta soldatak KPIaren gainetik igotzea izan dira, besteak beste. Mobilizazioan irmo aurrera egiteko asmoa plazaratu du ASPACE Bizkaiako langileriak, eta urriak 5erako greba deialdia egin dute.