Eusko Jaurlaritzaren eraikina garbitzen duten langileek, Eleroc Servicios (Osga taldea) enpresak azpikontratatuta, kirolariz mozorrotu eta protesta egin dute Jaurlaritzaren aurrean “fregona jaurtiketa” eginez.
Ekitaldi honekin jasaten duten soldata arrakala eta 13 urtez soldata izoztuta daramaten lan baldintzak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak azpikontrataziorako pleguak argitaratu ditu berriro, egungo baldintza duinak mantenduz salatu dute.