"Uri osoaren izenean establezimendu historiko horreei bihotz-bihotzez egin nahi jaken omenaldia da, izan be, bilbotar guztion egunerokotasunean ditugu eta Bilboko merkataritza-esentzia eta tradizinoa gordeten laguntzen deuskue. Alkateak azaldu dauen legez, ehun urte baino gehiagoko ibilbidea daben eta Abando, Ibaiondo, Rekalde, Uribarri eta Deustun dagozan 61 saltokiak, uribilduaren historia bizia dira eta modu parebakoan lan egiten jarraitzen dabe, ateak edegi zitueneko filosofia eta ilusinogaz. Belaunaldiz belaunaldi, nortasunari eta profesionaltasunari eutsi deutse, beti be, garai barrietara egokitzen. Ekimen honi esker gure urian beste 100 urtez egotea lortu nahi dogu".
Bestalde, Ehun: Betiko dendak betirako izenburupean, saria beste proiektu zabalago baten barruan dago, izan be, Udalak, Bilbao Ekintzako udal-soziedadeko lantalde teknikoaren bitartez, ehun urte beteak dituen negozioen irudia sendotu nahi dau, baita irautea eta etorkizuna bermatuta izatea be. Horretarako, aholkularitza-ekintza batzuk eskaintzen ditu eta turismo-ikono lez sustatzen ditu.
Ehun urte beteak dituen 61 establezimenduetako ordezkariek gomutarako baldosa bat jaso dabe Juan Mari Aburto alkatearen eta Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziaren eskutik. Aitatu baldosea saltokian ikusgai jarri ahal izango dabe.
Baldoseagaz batera, negozio guztien historia jasoten dauen liburu bat emon deutse, bai eta beste ale bat gehiago be, formatu berezikoa eta edizino mugatukoa: 2.000 liburuxka eskuragarri egongo dira Bilboko Turismo Bulegoan.
Dokumentu horren bersino digitala be sortu dabe eta Bilboko Udalaren, Bilbao Ekintzaren eta Bilbao Turismoaren webguneetan konsultau eta deskargau ahal izango da. Sistema digital horregaz lortu nahi da inbentarioa tresna bizia izatea, Juan Mari Aburtok azaldu dauen bezela «oraindino topau ez doguzan negozio historikoek bat egin deien. Aspalditik gabiz horretan lanean».
Gomutarako baldosea eta liburua EhunHUN: Betiko dendak betirako proiektuaren barruan jorratu da.
Programearen barruan eta negozioen banakako diagnostikoa egin ostean, aholkularitza berezia eskaintzen dabe marketina, arlo juridikoa eta finantza arloa edo giza baliabideak hobetzeko.
Ehun urte beteak dituen saltokiak dira 90 urte baino gehiagoko merkataritza-jarduera (nahiz eta kokapena aldatu izan) daben saltokiak, baldin eta belaunaldiz belaunaldi edo langileen artean eskualdatutako negozioak badira eta saltzen dan produktuari edo lan egiteko moduari eutsi badeutse.
Farmaziak, ostalaritza-establezimenduak, elikagaien saltokiak, estankoak, loteria-negozioak, moda-dendak eta bestelakoak dagoz zerrenda historiko honetan.