Azken urteetan merkataritzan izan diren aldaketek, internet bidezko erosketak izan duen gorakadak, besteak beste, kontsumo-ohitura berriak ekarri dituzte. Honek, erosleei berehalakotasuna eta erosotasuna badakartza, baina ordainean tokian-tokiko merkataritzak kolpe larria jaso du azken urteetan. 2008tik, Bilboko 2154 merkatalgunek itxi dituzte ateak, urteko 180 inguru. Egoera honi aurre egiteko, Udalak hainbat neurri jarriko ditu indarrean, haietako bat 200 udal-lonjen merkaturatzea Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala inguruan, Alde Zaharrean neurriak eduki duen harrera ona ikusi ondoren.
Neurri honen helburu, Yolanda Diaz etxebizitza-zinegotziaren esanetan “lonjen alokairua edo erabilera lagatzea erakargarria egitea da”, egoitzen errentak berrikusi eta birsortze prozesuan dauden zonaldeetan baldintza bereziak ezartzea, merkataritza sustatu eta auzo zein hiritarrei “balio gehigarria” ekartzeko.
Alokairuan laguntzak
Bilbao Zaharra, San Frantzisko eta Zabalara zabalduko dute baita ere alokairuaren hobaria plana: merkatalgunearen lehenengo urtean alokairuaren %50a ordainduko du Udalak ekintzaile berriei aukera gehiago emateko. Alde Zaharrean jada zortzi merkataritza-lokal jarri dira martxan neurria indarrean jarri zenetik, Xabier Ochandiano merkataritza-zinegotziaren esanetan “ondo funtzionatu izan duen neurria da eta 2024an beste zenbait auzotara zabaldu nahiko genuke”