Fiare Banca Etica Bizkaiak 2023ko batzarra egingo Pabellon 6en, gizarte ekonomiako erakundeekin batera

uriola.eus 2023ko aza. 14a, 11:27

Ekitaldia azaroaren 18an, larunbata, eramango da aurrera, goizeko 11:15etatik aurrera.

Fiare Banca Etica Bizkaiko barrutiak bere urteroko batzarra antolatuko du larunbat honetan, azaroaren 18an; horretaz gain, eguna ekonomia sozial eta solidarioaren ekimenekin topaketa irekia aurrera eramateko aprobetxatuko du. Bertan, Caritasek, Goiener energia-kooperatibak, Bilbao FormArte desgaitasun psikikoa duten pertsonentzako arte-prestakuntzako zentroak, Peñascal kooperatibak eta Pabellon 6 arte eszenikoen zentroak, besteak beste, beren proiektuak aurkeztuko dizkiete interesa duten guztiei.

Fiare Banca Etica aurrezki eta kreditu kooperatiba bat da, finantza etikoetan oinarritutako bi proiekturen batasunetik sortu zena: Italiako Banca Popolare Etica, 1999tik Italian jarduten duena, eta la Fundación Inversión y Ahorro Responsable (Fiare), 2003an Euskal Herrian sortua. Erakundeak banku gisa jarduten du Espainiako Estatuan 2013tik, eta lurraldeetako bazkideak biltzen dituzten barrutietan antolatzen da. Horiek urtero egiten dute batzarra.

Programaren barruan, Pabellon 6ko bi aktorek, Irene Bauk eta Ione Irazabalek, esku-hartze eszenikoa egingo dute. “Bazen behin... alderantzizko mundua” izenburupean, istorioak nork kontatzen dizkigun eta gure orainaz hitz egiten digun aztertzen saiatzen da pieza, batzuetan umore pixka batekin eta beste batzuetan minez, bizi dugun mundu kontraesankorraren errealitatea islatzeko. Gidoia Margaret Atwood, Juan José Millás, Unai Elorriaga, Berthold Brecht edo Italo Calvinoren testuetan oinarrituta dago, besteak beste.

Jarduera azaroaren 18ko, larunbata, goizean egingo da Pabellon 6en. 10:30etik 11:15era batzarra egingo da, bazkideentzat bakarrik, eta, amaitutakoan, interesa duten guztientzat zabalik egongo den topaketa hasiko da. Jardunaldia 14:30ak arte izango da.