Visual Computing & Interaction eta Adimen Artifizialeko teknologia digitalen ikerketa, aplikazio eta transferentzian espezializatua den Vicomtech Zentro Technologikoak, Zorrotzaurreko egoitza inauguratu du aste honetan. Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologian 20 urte baino gehiagoko ibilbidea izan ostean eta Bilboko Zabalgunean bi urte eraman ondoren, atal berria ireki du Vicomtech Zentroak Zorrotzaurreko Erriberako 2. Eraikinean.
Bilboko Udalarekin lankidetzan, puntako instalazioak izango ditu eskura Zentro Teknologikoak, erronka teknologiko berriei aurre egiteko, egun enpresan lan egiten duten 250 profesionalen eta datorren hilabeteetan aurreikusten diren langile berriekin batera. Erabaki hau epe luzerako apustu estrategikoa da, lurraldeko enpresa gehiagok teknologia berri hauek haien jardunean uztartu ditzaten. Zentruarentzat ere pauso estrategiko garrantzitsua izan da zabalkuntza hau, teknologia digital aurreratu berria ikertu eta sortzeaz gain, jakintza hau transferitu eta talentu berria aurkitu eta hezteko, baita inguruko enpresekin saretu eta teknologia berri hauen inplementazioa zabaltzeko ere.
Kontratazio berriak aurreikusita
Zentroak azaldu duenez, egoitza berriak dakartzan plaza berriak betetzeko STEAM profilak dituzten pertsonak kontratatzea aurreikusten dute, lantaldeak indartu, handitu eta inguruko enpresei zerbitzu eta laguntza modu eraginkorrean eskaintzen jarraitzeko.