Lanbideren murrizketek familiengan duten eragina aztertzen duen txostena eman dute

uriola.eus 2014ko eka. 17a, 08:30
Berri-Otxoak
Lanbideren "azken murrizketa sozialak" eta "praktika okerrak" zehazten dituen txostena aurkeztu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Bizkaiko langabeen elkarteek eta hainbat gizarte eragilek.

"Egunerokoak" dira herritarren jasaten dituzten Lanbideren "murrizketa sozialak" eta "praktika okerrak". Horrek ondorio zuzena du Bizkaiko langabeen elkarteen eta hainbat gizarte eragileren arabera: "Bizitza duina izateko baliabide eknomiko eskaseko familien eskubide sozialen murrizketa".

Eusko Jaurlaritza egin dute Bizkaiko pobrezia kasuen igoeraren erantzule elkarteek. Jaurlaritzak "murrizketetara eta pobrezia kondenatzen gaitu", adierazi dute. INEren arabera, EAEko familien %10,5ek pobrezia egoera bizi dute, eta 12,3k hile amaierara heltzeko zailtasun handiak dituzte.

Lanbideri ere luzatu dizkiote kritikak. "Murrizketak" eta praktika okerrak" leporatu dizkiote. Besteak beste, jakinarazpenak EAEko Boletin Ofizial bidez egiteagatik, espedienteen kautelazko-atzerapenengatik, ohiko administrazio prozedura ez betetzeagatik, urtebeteko espedienteen eguneratzeetan atzerapenak izateagatik edota bulegoetan operatibitate falta eta informatika arazoak edukitzeagatik.

 

[2014/06/02] "Lanbide, eskubide zibilen Guantanamo"