Greba mugagabea hasi dute Abando hotelean

uriola.eus 2014ko eka. 23a, 09:59

guia-bilbao.com
Garbiketa zerbitzuaren kanpora ateratzea dela eta, ELA sindikatuak gaurtik aurrera greba mugagabeari ekin dio Abando hotelean. Eguerdian hotel aurrean elkarretaratzea egin dute langileek.

Hogei urteko antzinatasuna duten hamabi langileri eragingo dio neurriak ELAren arabera. Abando hoteleko buruek garbiketa zerbitzua kanpora ateratzea erabaki dute eta, ELAren ustez, neurriak helburu "bakarra" du: "langileen kostuak aurreztea, ez besterik". Horrela, hamabi beharginen eskubideak "gogorki kaltetuko dira".

Garbiketa zerbitzuaren kanpora ateratzea salatzeko greba mugagabea hasi dute gaur Abando hotelean. 12:00etan elkarretatzea egin dute hotel aurrean.