Bigarren greba eguna Bilboko Abando Hotelean

uriola.eus 2014ko eka. 24a, 09:36

Atzo hasi zen ELAk Bilboko Abando hotelean deitutako greba mugagabea, zuzendaritzak garbitasun zerbitzu guztiak esternalizatzeko erabakiaren ondorioz.

Goizeko hamarretan, greban dauden langileak legez kanpo ordezkatzen ari direlako zantzu argiak izanik, greba-batzordeak hotelean sartzeko saioa egin zuen, baina hoteleko zuzendariak galarazi egin zion; beraz, ELAk egoera hau Lan-Ikuskaritzan salaketa jarri du.

ELAk grebaren jarraipenari buruzko balorazio oso ona egin zuen atzo, garbitasun zerbitzua esternalizatzeko erabakiak eragindako beharginen %100ak bat egin baitu deialdiarekin. Sindikatuak gogorarazi zuen zuzendaritzaren asmo hau gauzatuz gero ostalaritzan, sektore feminizatu eta prekario honetan, ondorio larriak izango lituzkeela.