Lurzoru klausulen aurka kontzentratu da ADICAE epaitegi aurrean

uriola.eus 2014ko uzt. 15a, 09:54

Hipoteken lurzoru klausulek kaltetuek gaur goizean Bilboko epaitegien aurrean protestaldia egin dute Estatuko beste 25 hiritan bezalaxe.

Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkarteak (ADICAE) aurkeztutako demanda kolektiboaren baitan, elkarteak eskatutako kautelazko neurriak aztertuko dituzte gaur eta uztailaren 18ko agerraldietan, eta hori dela eta estatuko 26 hiritan elkarretaratzeak deitu dituzte epaitegien aurrean.

Agerraldietan bertan behera gera daitezke demandarekin bat egin duten 12.000 kaltetuen lurzoru klausulak, baita hipotekak ere.

ADICAEren hitzetan "preferenteekin soilik aldera daiteke Espainiako kontsumitzaileen aurkako iruzur" hau, eta horren aurrean Justiziak azaldu duen funtzionamendua "esperpentikoa" salatu dute gaurko elkarretaratzeetan.