Memoria Historikoaren Legea betetzen ez dutenen kontra egiteko eskaria

uriola.eus 2014ko uzt. 17a, 17:47

“2007ko Memoria Historikoaren Legea eta Eusko Legebiltzarreko ebazpenak betetzen ez dituztenen aurka egin dezala” eskatuko dio Fiskaltzari Frankismoaren Aurkako Euskal Plataformak.

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuarekin ekainaren 12an batzartu ostean ekin zion Frankismoaren Aurkako Euskal Plataformak dokumentu baten idazketari, “era ofizialagoan”. Bertan, Fiskaltza premiatzen du plataformak 2007ko Memoria Historikoaren Legearen eta Eusko Legebiltzarreko ebazpenen “hauste nabarmenen kontra egitera”.

Gaur, uztailak 18, "altxamendu faxista militarra gertatu eta 78 urtera", plataformako kideek euren eskaria helaraziko diote Calparsoro fiskalburuari Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoitzan 11:15ean.