Besteak beste, entrenamendu kardiobaskularrerako ehun makina kendu eta azken belaunaldikoak jarri dira horien ordez. Gainera, gimnasioko argiteria eta girotzea ere egokitu dira.
Aldaketa guztien emaitza ikusteko eta eskaintzen dituzten ikastaroetako batzuk probatzeko aukera izango dute hiritarrek ate irekien astean, irailaren 15etik 21era bitartean. Egun horietan hainbat jarduera programatu dituzte gimnasioan zein igerilekuan, eta Jarduera Fisikorako Zentroak eskaintzen dituen Inbody, Xbody, Plataforma Bibrakor eta Gravity zerbitzu berriak ere probatu ahal izango dira.