Naxako tren geltokian mundu osoko arkitekto eta hirigileak batuko dituen foruma aurkeztuko dute

uriola.eus 2014ko ira. 17a, 08:30

Argazkiak: BIA

1999. urtetik itxita egon da Naxako tren geltokia publikoarentzat. Astelehenetik zabalik eta ikusgai dago, Bilbao Bizkaia Architectureren (BIA) ekimenez. Hilaren 4tik 28ra bitartean, ospe handiko 300 arkitekto, ingeniari eta hirigile baino gehiago elkartuko dituen BIA Urban Regeneration Forum Biltzarra aurkeztuko dute gaur Naxan bertan.

Naxaako geltokiaren jabe zen Renfek enkantera atera zuenetik inbertsio enpresa bat da geltokiaren jabe. Eraikinaren egoeragatik galdetuta, itxita eman ditu 15 urte, Olaia Ziarrusta arkitekto eta BIAko komunikazio arduradunak dio "denborak bere eragina" izan duela. BIAko kideak geltokira sartu zirenean ohe bat aurkitu zuten, besteak beste. Ziarrustaren esanetan, "ohikoa da" erakin hutsetan jendea sartzea.

Hutsik denbora asko eman duen arren, Naxako geltokiak "xarma berezia" mantentzen du. Horregatik erabaki zuen BIAko lantaldeak hiritarrentzat geltoki zaharra bisitatzea esperientzia "polita" izango zela. Hortaz, garbitu egin dute eta plataforma bat ezarri dute trenbide eta naxa zati bat estaliz. "Behin-behineko egokitzea" egin dute. "Itsasadarraren gaineko terrazaraino zabaldu den gune ludiko honetan", Bizkaiko Arkitekturaren Interpretazio Zentroa, Arkitektura Gaztearen erakusketa-lehiaketa bat eta ikasle eta arkitekto ospetsuen arteko topaketak izango dira, besteak beste, hurrengo egunetan.

Naxako tren geltokia 11:00etatik 21:00etara bisitatu ahalko da 15 egunez.

Etorkizuna

Ekonomikoki "bideragarria den zerbaitetarako" erabiliko dute Naxako geltokiaren eraikina Ziarrustaren iritziz. "Ziurrenik jabeek asmo hori izango dute". BIAko aritektoen ustez eraikinak zabalik egon beharko luke, hori baita "hiriko erakinen helburua", eta bateragarria izan daiteke proiektu bideragarri batekin.

BIA Space eta BIA Urban Regeneration Forum

BIA plataforma publiko guztiei irekitako kultur jarduerak eskaintzen ari da irailean, arkitektura herritarrei hurbiltzeko asmoz. Jarduera hauek guztiak irailaren 28ra bitartean Bizkaiko hiriburuan egingo den lehen BIA Urban Regeneration Forumaren haritik antolatu dira. Foroak 300 arkitekto, hirigile eta ingeniari baino gehiago elkartu eta Norman Foster izango du gonbidatu berezia, baita lehen BIA sariaren irabazlea ere, urtetako ibilbide profesional oparoagatik. Programa osatzeko, denetariko ekitaldiak antolatuko dira: bisita gidatuak hirian zehar, zine-ziklo bat, lehiaketak, haurrentzako tailerrak, erakusketak...

Irailaren 24tik 26ra bitartean, ospe handiko 300 arkitekto, ingeniari eta hirigile baino gehiago elkartuko dituen BIA Urban Regeneration Forum Biltzarrean. Biltzarrak Norman Fosterren urteetako lana aldarrikatuko du I. BIA Sariaren bidez.

 

[2014/08/28] BIAk arkitekturaren inguruko kultur jarduerak antolatuko ditu irailean Bilbon