Gaur arratsaldeko 19:00ean UGT eta CCOOko langileak Lan Duinaren Aldeko Egunaren alde elkarretaratuko dira Bilboko Plaza Biribilan UGT sindikatuko Raul Arza UGT-Euskadi idazkari nagusia buru izango duelarik. Elkarretaratzea UGT eta CCOO sindikatuek elkartasunean antolatu dute Nazioarteko Konfederazio Sindikalaren baitan eta lan duina, kalitatezkoa, kontsumoa sustatu eta ekonomia errekuperatzea ahalbidetuko duen soldata aldarrikatuko dute. Horrekin batera, gizarte segurantza bermatzeko aurrekontu gutxienekoa eta langileen eskubide eta askatasuna krisi garaian betetzen dela ziurtatu.