Ordubetez okupatu zuten hainbat langabek eta Lanbideko erabiltzailek 2012an Mazarredoko bulegoa. Euren helburua Lanbideren "praktika okerrak" salatzea eta Eusko Jaurlaritzaren "etengabeko gizarte lagutzen murrizketa" gaitzestea zen. Bi urteren ostean, murrizketek "bere horretan diraute", Bizkaiko hamar elkartek gaur plazaratu dutenez Barroeta Aldamar kalean, Bilboko epaitegien aurrean, eta horri "pobrezia kriminalizatzeko kanpainak erantsi behar zaizkio". Horregatik gizarte eragileak "ez dira harritu" mobilizazioetako gertakariengatik epaiketara deitu dituztenean. Protestaldi hartako antolatzaileei 1.000 euroko isuna eskatzen diete.
Kontestu honetan, kokatzen dute elkarteek Lanbide eta Ertzaintzaren artean adostutako ekintza-protokoloa, "gizarte murrizketek Lanbideko bulegoetan sortzen duten egoneza ikusarazi dadila ekiditeko".