Euskal brigadisten kanporaketak salatu dituzte Marokoko kontsulatuaren aurrean

uriola.eus 2014ko urr. 9a, 18:51

"Sahara askatu" eta "maroko hiltzaile, Espainia laguntzaile" lelopean elkarretaratu dira hainbat pertsona saharar herriaren okupazioaren amaiera eskatzeko eta sahararren "zapalketan" bai brigadisten "kanporaketan" Espainiako gobernuaren "kolaborazioa" salatzeko.

Joan den udan 16 euskal brigadista El Aaiundik kanporatu zituen hiru txandetan. Gaur goizean denek Marokoko Kontsulatuan salaketa gutunak aurkeztu dituzte kanporaketeen '"lekukotza" emateko. Aratz Urruzmendi brigadistak esan bezala, haien jarrera "ezkorra" izan da eta ertzaintza deitu dute haien lana "oztopatzeagatik". Ondoren, Errekalde Zumarkaletik Moyuako Gobernu Ordezkaritzaraino giza-katea antolatu dute.

Kanporaketa ugari

Aurtengo udaran Askapenak Saharara antolaturiko hiru brigadak, bata bestearen atzetik kanporatu ditu Marokoko Gobernuak. Azken astean baita, bi euskal herritar internazionalista ere.

1. brigada kanporatua

2. brigada kanporatua

3. brigada kanporatua

Bi euskal internazionalista kanporatuak

Jarrera horrekin brigadisten "lan politikoa oztopatu eta Saharako lurralde okupatuetan bizi den jazarpen etengabea estali nahi izan dute", Askapenaren arabera. "Sahar herriaren independentzia aldarria estali nahi dute, eta horretarako, blokeo egoera ezartzeaz gain, saharauien kontrako eraso, golpe eta erailketak, errepresioa, sistematikoki erabiltzen dute". Jazarpen honen "azken isla" Hassanna Elwali preso politiko sahararraren erailketa izan da.

Brigadisten kanporaketak eta Saharako herriak bizi duen zapalketa egoera salatzeko gaur, urriak 9, Marokoko kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea burutuko du Askapenak eta gero, giza katea eginez Espainiako Gobernu ordezkaritzara bertaratuko dira, sahar herriaren "zapalketan nahiz brigadisten kanporatzean izaniko kolabazioa" salatzeko. Askapenak elkarretaratzean parte hartzeko eta sahar herriarekiko elkartasuna adierazteko gonbidapena luzatu du, "bai eta borrokan tinko dirauen saharauien aldarria zabaltzen laguntzeko deia egin ere".